Sarrerak erosi

Menua

Bideoa ez ikusi

Erakusketa

2015ko urriak 30 - otsailak 21
Guggenheim Bilbao Museoa

 

Munduan, egun ezagutzen dugun moduan behintzat, aldaketa sakonak gertatzen ari dira politikaren, ekonomiaren, kulturaren eta teknologiaren eremuetan. Diseinuak aldakuntza hauek errazteko, are bizkortzeko, izango duen zeregina atzeman nahi duen guztiak hegoalderantz, Afrikarantz hain zuzen, begiratu behar du. Izan ere, Afrikan aldaketa hauek nabarmenagoak dira; esaterako, 2012. urtean 650 bat milioi sakelako telefono erregistratu zeuden Afrikan, AEBn eta Europan baino gehiago. Aldaketa honen aitzindariak belaunaldi berri bateko pentsalari eta eragileak dira, diziplina anitzak bateratzen dituzten proposamenak egiten dituzten aldetik. Proposamen ezohiko horiek Afrikako kontinentearentzat nahiz mundu osoarentzat baliagarriak dira eta diseinua ulertu ohi dugun modua goitik behera aldatzen dute.

Making Africa – Gaur egungo diseinuaren kontinentea erakusketan hainbat sormen-arlotako lanak ikus daitezke: objektuen eta altzarien diseinua, arte grafikoak, ilustrazioa, moda, arkitektura, hirigintza, artea, eskulangintza, zinema eta argazkigintza; baliabide digital nahiz analogikoak baliatzen dituztenak. Lan hauek, apropos, diziplinen artean dagoen zona lauso hori okupatzen dute eta, hala ere, XXI. mendean diseinuak zer lor dezakeen eta zer lortu behar duen galderei erantzun zehatzak ematen dizkiete. Adibidez, materialak erabiltzeko beste aukera batzuk aurkitzen dituzte; prozesuan emaitzan baino enfasi handiagoa jartzen dute eta etorkizunari buruzko adierazpen ausartak egiten dituzte.

Sormen garaikide hauek lotuta daude XX. mendearen erdialdean gazteen belaunaldi batek kolonialismotik libratu izana ospatzen zuen eta munduan bere lekua eta etorkizun oparo baterako eskubidea aldarrikatzen zuen unearekin. Making Africa erakusketan une hartako artearen eta diseinuaren adibideak gaur egungo lanen ondoan ipintzen dira; hala ere, erakusketaren bitartez ez da Afrikako diseinuaren irudi osatua erakutsi nahi. Izan ere, 54 herrialde, 2.000 hizkuntza eta kultura baino gehiago, eta 1.000 milioi biztanleko kontinente hau zabalegia, konplexuegia eta diferenteegia da. Erakusketak, ordea, agian oraindik ezezaguna den historia berri bat eskaintzen du, Afrikara begiratzean sor daitezkeen askotariko bat. Halaber, kontinente hau erabat berria den ikuspegi batetik begiratzeko gonbidapena da.

Katalogoa
Making Africa

Zenbait egile.
345 orri.

Ingelesezko eta gaztelaniazko edizioa.

ISBN ingelesez: 978-3-931936-52-5

ISBN gaztelaniaz: 978-84-95216-75-5

Prezioa:
49 €
Lagunentzako
prezioa:
46,55 €
Erosi orain